Mireia Coma biolinistak, Luca de Falco biolontxelistak eta Joana Otxoa de Alaiza pianistak “Larunbat Musikalak” zikloaren barnean parte hartuko dute. Martxoaren 4ean izango da kontzertua eta Clara Schumann eta Cécile Chaminaderen bi trio interpretatuko dituzte.
Alex Gurrutxaga Goiena Irratiko Igo Autobusera! saiora gonbidatu dute. Bertan, Txori Kantazalek Arrasaten emango duen emanaldiaren nondik norakoak kontatu ditu.
Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak Txori Kantazaledisko liburua kaleratu dute AZTARNA diskoetxearekin.
Joana Otxoa de Alaizaren musika eta Alex Gurrutxagaren testua dauzka.
Piano solorako piezaz osaturiko diskoa da. Liburua, berriz, kontaketa etengabe bat da. Diskoaren eta liburuaren artean, ikus-entzunezko bidaia bat proposatzen du Txori Kantazalek, Xabier Leteren mundu poetikoan inspiratuz. Hori dena, Manu Urbietaren artelanen irudiek ilustratuta dator.
Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak Txori Kantazaleren aurkezpen informala egin zuten Zarauzko Lukas ardotegian, ekainaren 12an. Jose Luis Padronek Lizardiren Baratza saioan jaso zuen zuzenekoa, eta entzungai dago.
USKOLA-OTXOA DE ALAIZA: Crítica de la actuación en el Teatro Calderón de Valladolid. 2022.05.14
Lee la crítica publicada en el periódico El Norte de Castilla sobre el concierto del dúo Uskola-Otxoa de Alaiza en el Teatro Calderón de Valladolid el 14 de mayo de 2022.